Nola ikasten dudan galderari erantzuna emateko bide kartografia aukeratu zen. Horretarako ezinbestekoa genuen kartografia bat zer den jakitea. Kartografiak geologoek lurraldearen errepresentazio ezberdinak adierazteko erabiltzen dituzten mapa geologikoak dira. Modu batean esanda, kartografiak zerbait islatu nahi denean erabiltzen diren bide bezela ere ezagunak dira. Izan ere, kartografia mota ugari daude, eta milaka milioi gauza ezberdinetarako erabiltzen dira.
Bide beretik jarraituz, norberak bere egungo ikaskuntza prozesuaz hitzegin behar zuen, baina ez hitza bera erabiliz. Zera da: bakoitzak kartografia baten bidez bere ikaskuntza prozesua islatu behar zuen edonolako argazki, objektu, material etab. erabiliz.
Horrexegatik norberak bere esperientzian oinarrituz eta aldez aurretik finkatutako programa bat euskarri izanik, etapa jakin batzuetatik igaro behar izan gara.
0. ETAPA. Datuak jaso.
Egin beharreko lana proposatu bezain pronto, nire burua lanean hasi zen eta hainbat eta hainbat burutazio izan zituen. Nire ikaskuntza prozesuaren inguruko lana bada, ni izan behar dut kartografia honen protagonista! Baino, nola ikasten dut gaur egunean? Nortzuk eragiten didate ikasterakoan? Non ikasten dut? Zerekin eta zeinekin ikasi ohi dut?
Bertatik abiatuta, nirekin harremana duten toki, bizipen, pertsona etabarren inguruan pentsatu nuen. Modu honetan planteatu nuen datuen bilketa: Etengabeko behaketa prozesuan ibili beharko nintzen nire eguneko zenbait momentutan. Horietatik ikasi egiten dudala edo pentsaraztera bultzaten nauten objektu, pertsona, egoera eta toki horiek harrapatuko nituela erabakinuen. Nola? Horiei argazki bat ateraz (edo norbaiti argazkia atera zezan esakatuko nion).
Behin hori erabakita, taldekoei komentatu eta guztiok modu horretan jardungo genuela erabaki genuen. Hori dela eta, Whatsappeko talde bat sortu genuen eta bertan hainbat argazki eta ahozko artxibo konpartitu genituen. Beraz, nolabaiteko talde estrategia erabili genuen.
Seguruenik zein gauza argazkiratu nituen galdetuko dezute zeuen buruan. Hona emen erantzuna: txikitan jolasten nuen parkea, etxean ditudan aldizkari eta egunkariak, liburuak, iragarkiak, zentzumenak, liburutegia, sare sozialak eta teknologia berriak.
Bestalde, argazkiratuta nituen beste batzuk eskuragarri utzi nituen. Horiek senideekin, lagunekin, unibertsitateko ikaskideekin, bisitatutako tokiekin eta kirol taldekoekin egindakoak ziren hain zuzen ere.
Zergatik aukeratu ditut? Erantzun erraza, baina azaltzeko orduan berriz, zaila.
Guztiek dute esanahia.
Familiak transmititzen dizkidan balio, egoteko era, jakituria, gertutasunagatik. Lagun eta lagunak baino gehiago diren pertsonek sentiarazten didatenagatik, maitasuna, haserrea batzuetan, konfiantza eta babesagatik. Azken finean lagunak geuk aukeratzen dugun familia baita eta hauek elkarlotuta doaz.
Unibertsitatea eta liburutegia alor formaletik, gai akademiko eta pragmatikoetatik gehien bat. Bidaiak eta kirol taldeak eskaintzen dituzten bizipenengatik, kultur berrien gerturatzeagatik eta mundu zabalera delako horretara zabaltzeagatik. Eta azkenik informazio eta komunikazio teknologiak gaur egunean geure bizitzan duten paper ukaezinagatik.
Hona emen datuen bilketako hainbat testigantza:
Guztiek dute esanahia.
Familiak transmititzen dizkidan balio, egoteko era, jakituria, gertutasunagatik. Lagun eta lagunak baino gehiago diren pertsonek sentiarazten didatenagatik, maitasuna, haserrea batzuetan, konfiantza eta babesagatik. Azken finean lagunak geuk aukeratzen dugun familia baita eta hauek elkarlotuta doaz.
Unibertsitatea eta liburutegia alor formaletik, gai akademiko eta pragmatikoetatik gehien bat. Bidaiak eta kirol taldeak eskaintzen dituzten bizipenengatik, kultur berrien gerturatzeagatik eta mundu zabalera delako horretara zabaltzeagatik. Eta azkenik informazio eta komunikazio teknologiak gaur egunean geure bizitzan duten paper ukaezinagatik.
Hona emen datuen bilketako hainbat testigantza:
Datu jasotze prozesu honetan, etengabeko ikerketan ikusi dut nire burua. Era batean esanda, ikertzaile sentitu naiz; baina ez edozer gauza ikertzen duena, neure burua ikertzen eta hobeto ezagutzen duena baizik. Aurretik nituen informazio eta jakintzak berriekin lotuz eta horiek sendotuz. Nolabaiteko ikaskuntza esanguratsua gauzatuz.
Datuen bilketa prozesua amaitzerakoan, ikasgelan elkartu eta luzez egon ginen hizketan. Izan ere, bildutako material horiek gelara eraman eta lasaitasunez ikusi, behatu eta horiek banan-banan aztertu genituen.
Hizketaldi horretan hamaika gai ezberdin jorratu genituen. Ikasteko toki, harreman, egoera, bide etabarren inguruan eztabaidatu genuen bakoitzak kontsideratzen zituen argudioak emanez.
Norberak bere esperientzia eta bizipenak azaldu eta gainontzekoak lasai asko entzuten zion aldamenekoari. Pixkanaka ideia orokor batera iritsi ginen: azken batean denok ikasten dugula geure familia, lagun, bidai, esperientzia, teknologiak eta oinarri akademikoetatik. Prozesu formal eta ez-formalen bidez, alegia. Nahiz eta horiek norberak bere erara interpretztzen dituen.
Egunerokoan gainontzekoekin harremanetan jarriz ikasten dut. Zera da: Inguruan ditudan pertsona eta esperientzia-egoeretatik, alegia. Horiek behatuz, entzunez, hitz-eginez, frogatuz, eta baita oharkabean ere ikasten dudalakoan nago. Baina horretako ezinbestekoa da diziplinaren, konpromezuaren eta hainbat balioen papera. Horiek erlazionatuz gauzatzen baitugu geure ikaskuntza.
Alde beretik abiatuta, ikaskuntza esanguratsua jasaten eta guztiok hori egiten dugulakoan nago. Izan ere, guztiok, jasotako informazio berri hori aurretik ditugun ideiekin erlazionatzeko joera dugu. Honela informazio eta ideia horiek egokitze eta berreraikitze prozesuan murgiltzen gara, etengabeko ikaskuntzari bide emanez.
2. ETAPA. Datuak antolatu.
Behin materialak, ideiak eta ebidentziak jasota kartografia egiteari ekin nion. Hasiera batean azken emaitzara guztiz aldentzen zen ideia bat nuen, baina, momentu batez pentsatzen egon eta gero, islatu nahi nuena garbi izan nuen:
Ni neu eta ni inguratzen nauten sei ezinbesteko zutabeek duten lotura gisa neure burua erabili dut. Baliteke horiek euren bidetik ere loturak izatea, baina, sei zutabe horiek nire bitzitzan garrantzi gehien duten zerbait izanik, neure eskutik lotuta irudikatu behar nuelakoan nago. Nire ikaskuntzaren alderdi oso zabal bat nire esku dagoela aldarrikatzen duela azalduz.
Familia, kirol taldea, lagunak eta bikotea, unibertsitatea eta horrek bat hartzen dituen lagunak eta baita inguruak ere, bidaiak eta horietan ezagututato toki eta pertsonak, eta komunikabideak eta teknologia berriak dira ni osatzen nautena. Nire ikaskuntza prozesuan bidelagun eta bide direnak, alegia.
Lotura horiei garrantzizko eta esanahiko zenbait hitz osagarri gisa erabili ditut. Honen adibide, konpromezua, taldea, diziplina, zentzumenak, taldean, ohiturak, banaka, balioak, interesa, oharkabean izango lirateke.
Beraz, emen doakizue nire egungo ikaskuntza prozesuaren kartografia:
3. ETAPA. Aurkikuntzak aurkeztu.
Nire ikaskuntza prozesuaren kartografiaren formatoaren inguruan hainbat zalantza izan nituen. Alde batetik, eredu digitalean egiteak, ekonomia aldetik hobeagoa da. Izan ere, merkea da, eta ez litzateke imprimatu beharko. Modu honetan ingurunea ere errespetatzen egongo nintzateke. Baina ideia horrek ez ninduen erabat konbentzizten ez naizelako oso trebea horrelako gaietan ez baitut behin ere horrelako muralik eredu digitalean egin. Horregatik, eskuz egitea erabaki nuen.
Hona emen nire ikaskuntza prozesuan garrantzia duten alderdi nagusienak eta kartografian sartu ditudan hainbat elementu, alegia:
Hona emen nire ikaskuntza prozesuan garrantzia duten alderdi nagusienak eta kartografian sartu ditudan hainbat elementu, alegia:
![]() |
| Ni neu |
Ni neu, inguratzen nauten ezinbesteko sei zutabeak eskutik eusten. Nolabaiteko kontrola islatuz. Nire ikaskuntzan esku-hartzen baitudalako. Ni izango nintzateke nire ikaskuntza prozesua eta horiek inguratzen nauten zutabeen arteko lotura.
![]() |
| IKTak |
Azken hamarkada hauetan izugarrizko boom-a egin duten ikasteko bide berriak direnak. Gaur egunenan horiek gabe bizitzeko gai izango nintzateke? Ez dut uste. Izan ere dena kontektatzen dute, gainontzekoekin konektatzen gaituzte. Honetaz gain egin beharreko lanak gauzatzeko dohako informazioa, musika, sare sozialak, etab. biltzen dituzte. Eta esan beharrekoa da horiekin batera ikasten dudala, eta horiek gizakiaren esku-hartzeari esker garatu eta aurrera egin dutela.
![]() |
| Ohana (Familia) |
Familia, jaiotzen garen momentutik inguruan duguna eta benetan garrantzia duena. Horren inguruan balioen, diziplinaren, ohituren eta babesaren bidez hazi, hezi eta ikasi dut . Neure bizitzako eta ikaskuntzako hasierako bidea elkarrekin eraikiz. Elkarrekin hitz eginez, elkarri entzunez, esperientziak konpartituz, maitasuna eskainiz, baita gorrotoa azalduz ere.
Familia ezinbesteko euskarria dena. Taldean bizitzen jakiten ikasten dugun euskarria dena.
![]() |
| Bidaiak |
Bidaien bidez ere asko ikasten dut (edo ikasi izan dut), neure kasuan alegia. Bidaien bidez mundua ezagutzen dugu, eta hura ezagutzeko hamaika bide ezberdin daude. Izan ere, arkitektura edo elikagaietatik ere neure jakituria handitzen dut. Horien bidez kultura berrien berri izan ohi dut eta horiek pixkatxo bat behatuz hainbat gauza berri ikas ditzazket (hizkuntzak, ohiturak, balioak, arkitektura, alegia). Modu batean esanda, esperientzien bidez oharkabean ikasten dudalakoan nago.
![]() |
| Lagunak |
Bestalde, lagunekin bizitako esperientzietatik ere ikasten dut. Horretarako konpromezua eta konfiantza behar dira, laguntasun hori sendotu eta handitzen jarrai dezan. Azken finean hautatutako familia eta hura zaindu behar da. Bizitzan zehar neure ondoan egotea eta ez egotea ikasi dut.
![]() |
| Unibertsitatea |
Unibertsitatea, alor akademikoa, formala. Lehengo urtetik aurrera hasitako esperientzia berri eta neure egunerokoan dagoena. Nahiz eta toki fisiko bat izan, bertan milaka milioi esperientzia berri bizi izan ditut. Talde izugarria osatu dugu, eta oso ezberdinak garenez batak bestetik ikasten du egunez egun. Elkarrekin lanak aurrera eramaten ditugu, horiek aurkeztu eta horiek gauzatzeko informazioa biltzen dugu, norberak dituen jakintzak osagarri gisa erabiliz. Bestalde, elkarrekin kirolean eta festetan aritu gara. Beraz, bizirik dagoen eremu berri honetatik asko ikasten dudalakoan nago, eta bertatik gehiago ikasi dezakedala uste dut.
![]() |
| Saskibaloi taldea |
Azkenik, kartografian islatu dudan azkeneko alderdia, nire ohiko saskibaloi taldea. Txikitatik nirekin euki dudan euskarria. Honen ikaskuntza praktikoagoa izan dela esan dezaket. Izan ere, hura praktikatuz ikasten baita. Horretarako zentzumenak, interesa, diziplina, konpromezua bezalako alderdiak aktibatu behar dira, eta horiek pixkanaka garatu. Bai taldean baita bakarka ere.
Zein da ateratzen duzun gogoeta kartografia lan hau egin ondoren, etorkizunean izango duzun maisu edo maistra lanbiderako edo zereginerako? galderari erantzun emanez oso erabilgarria dela esango nuke. Izan ere, norbera bere inguruko ikerketan ibili da lan honen bidez, eta horrek geure ikasle izango direnen inguruan hausnartzea eta ikertzea ahalbidetuko digu. Gainera, bai eredu digitalean eta baita eredu fisikoan (eskulan gisa) egiteak ikasgelako ariketetan erabilgarriak izango liratekelakoan nago. Azken finean, gauza berriak eta desberdinak egiteak geure ikasketa prozesuan eragin du.











iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina