Nola ikasten dut? Galdera bitxia. Ba al dakigu benetan nola ikasten dugun?
Gizakiak betidanik izan du ikasi prozesu horren inguruan intriga, beti egon da gai horren inguruan ikertzen. Baina, benetan jakin dezakegu nola ikasten dugun? Izan ere, badira ikasteko hamaika bide ezberdin ez baitugulako bide batetik solik ikasten. Aldi berean, bizitzak eta bertako harreman eta esperientziek erakusten digute ikaskuntza. Eskolan, kalean, parkean, familiartean, lagunekin, bidaiatzen, taldean, bakardadean...
Askotan geure buruan ikertzea zer den garbi badugu ere, ikerketa bat gauzatzeko momentuan (oraintxe gertatu zaidan bezela) mila milioi galdera etortzen zaizkigu burura, ideiak guztiz nahastu zaizkidala aitortzekoan nago. Horregatik nahiko beldurtuta eta "desmotibatuta" ematen diot hasiera lan honi. Hala eta guztiz ere, itxaropentsua naizenez, lan honekin batera gauzak ikasiko ditudala espero dut.
Baina, ikerketa lan honi aurre egiteko gai izango naiz? Dakidana islatzen jakingo dut? Nola azalduko diet nire lankideei nik jarraitzen dudan ikaskuntza-prozesua? Horrelako galderak maiz etortzen zaizkit burura lan garrantzitsu bat egin behar dudan momentuan.
Bide beretik, lana originaltasunez, modu garbian eta nola ikasten dudan islatzea izango lirateke nire erronka handienak. Hala eta guztiz ere, ikerketa honi nolabaiteko esperientzia gehitu diezaiokedalakoan nago. Izan ere, eskulan inguruko munduan nahiko trebea naiz eta abileziaz lan egiteko zortea dut. Aldi berean, ditudan ikaskideekin batera gauzak ikasteko aukera aparta delakoan nago. Horiek egindako aportazioaz egunero ikasten.
Beraz, momentu honetatik abiatuta ez dakit zein modutan bideratuko dudan lana eta zein izango den beraz azkeneko emaitza. Horregatik ditudan zailtasaunak, zalantzak eta beldurrak gainditzea, eta horiei arrakastaz aurre egitea espero dut ikerketa lan honekin batera ikasiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina